EHAZE EZAGUTU
Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea-ren (EHAZE) helburu nagusia Euskarazko Antzerkigintzaren eskakizunei erantzutearekin batera, euskal gizartegintzan eta kulturgintzan antzerkizaleen ahalegina bideratzea da. Asmo horrekin, EHAZEk euskarazko antzerkigintza eta zaletasuna helburu duten era guztietako ekintza eta jarduerak bultzatzea hartzen du bere zeregin nagusitzat, haur, gazte zein helduei zuzenduak izan.
EHAZEk dituen xedeak betetzeko ondorengo esparruetan gauzatuko du bere lana:
-
Euskarazko Antzerkigintza ondare sozio-kultural eta historikotzat harturik, haren jakintza nahiz ibilbide historikoa lantzea eta belaunaldiz belaunaldiko transmisioa bideratzea, unean uneko gizarte beharretara egokituz kultur ezagupen eta gauzatze estetiko gisara.
-
Euskaraz ekoizten eta ekoiztuko diren antzerkigintzarekiko era guztietako ekimen, ekitaldi eta egitasmoak bultzatu, bideratu eta sustatzea. Izan ere, euskara hizkuntza ardatza izanik, eguneroko harremanak eta funtzionamendua euskaraz bideratuko ditu, gainontzeko hizkuntzekiko begirunea izango duelarik.
-
Antzerkizalez osatutako mugimendu sozio-kulturala bultzatzea, eta horretarako, beharrezko diren ekimenak bideratzea.
-
Antzerkigintzaren bidez hizkuntza, balore eta arte eszenikoaren transmisioa gizartean bideratzea, bereziki oinarrizko hezkuntzan, euskal ikasleen curriculumean eta baita antzerki eskoletan ere. Euskarazko Antzerkigintzaren zabalkundea egitea gizarte-arlo guztietan. Antzerki saioen antolaketa maila zaintzea, Euskarazko Antzerkigintzaren ikergunea garatzea eta esperimentazioari bide ematea...
-
Antzerkigintzaren ohiko jardunean sor daitezkeen beharrei erantzuteko parte hartzea: antolakuntza, saioen egitura, aurkezpenak...
-
Euskalgintzan eta kulturgintzan diharduten beste elkarteekin eta herri erakundeekin elkarlana bideratzea
-
Antzerkigintzak oro bat sortua duen eta sortuko duen ondareaz arduratzea eta gizartera zabaltzea; bilketa lanak, sailkapenak eta kudeaketa osoa herrialde desberdinetako elkartekideekin elkarlanean.