ANTOLAKETA
EHAZEk, bere luzera begirako xedeak bete eta egitekoak garatu ahal izateko, lan batzorde ezberdinak jarri ditu martxan.
Egin klik bakoitzaren inguruko informazioa ikusteko:
ZUZENDARITZA
DOKUMENTAZIOA
FORMAKUNTZA
SUSTAPENA
KOMUNIKAZIOA
Batzorde hauetan laguntzeko prest dagoen edo interesa duen edonork parte har dezake.
ZUZENDARITZA (gora itzuli)

-
Elkartearen kudeaketaz eta koordinaketaz arduratuko da
-
Diagnostiko zehatz baten ardura izango du
Egun zuzendaritza osatzen duten partaideak hauexek dira:
-
Lehendakaria: JOSU CAMARA IZAGIRRE
-
Idazkaria: IDOIA GEREÑU ODRIOZOLA
-
Diruzaina: OSKAR ARANZABAL IRAETA
DOKUMENTAZIOA (gora itzuli)

Ikerketak
-
Euskarazko Antzerkiaren Historiari buruzko ikerketak bildu, zabaldu eta berriak bultzatuko dira
Testugintza
-
Orain artean sortu diren antzezteko testu guztiak (argitaratuak eta argitaratu gabeak, itzulpenak, profesional, amateur edota eskola artekoak) bildu eta denon eskuetara iristeko moduak landuko dira.
-
Berriak sortzeko bideak eraikiko dira
Beste motatako testuak/materialak
-
Saiakerak, material pedagogikoak, gida praktikoak, eszenografiari buruzkoak, sortze prozesuari edota arlo teknikoei (argiztapena, soinua, jantziak…) dagozkienak, hemeroteka zein artxiboen ingurukoak e.a. landu nahiz hedatuko dira
Ikus-entzunezko artxiboa
-
Euskal antzerkiaren inguruko fonoteka zein bideoteka moduko bat bideratzeaz arduratuko da
FORMAKUNTZA (gora itzuli)

Antzerki eskoletako beharren diagnosia
-
Antzerkia eta antzerkiaren hezkuntzaren diagnostikoa burutu eta euren beharrei aurre egiteko bideak eraikiko dira
Antzerkia currikulum-ean
-
Antzerkia curriculumean sartzeko modua aztertu eta hura landuko da
Antzerki irakaskuntzaren programazioa
-
Antzerkiaren irakaspenetan oinarritutako programazio euskaldun bat eraikiko da
Formakuntza
-
Antzerki irakasleen arteko harremanak sustatu eta metodologia pedagogikoak formalizatuko dira
SUSTAPENA (gora itzuli)

Euskarazko antzerkiaren unibertsoan lur-eremu komun bat eraikitzea da helburua
-
Pertsonak, taldeak, espazioak eta ekintzak elkarrekin harremanetan jarriko ditu
Gauzatze errealen ezagutza eta zabalpena
-
Euskal antzerkiaren jardunaren ezagupena eta hedapena gauzatzea izango du bere egitekoa
“Antzerkizale Eguna” ekimena
-
Urtero eta herriz herri, antzerkizaletasuna sustatzeko eta antzerkizaleek gozatzeko gune izango duten festa antolatuko da
KOMUNIKAZIOA (gora itzuli)

-
Kanpo harremanen ardura eta antolaketa lanak gidatuko ditu
-
Elkartearen kanpaina eta komunikazio arloez arduratuko da