Euskal Herriko AntzerkiZale Elkarteak bazkideen kidetasuna eskertu guraz, Donostian izango den euskarazko antzerki emanaldi bakoitzeko sarrera parea zozketatuko du bere bazkide kuttunen artean, datorren astetik aurrera. Ekimen hau Donostiako Euskara Patronatuarekin landutako elkarlanetik abiatu da eta, lehenengo zozketa datorren Otsailaren 4an/5ean Antzoki Zaharrean -20.00- izango den Ados Teatroaren Wilt, panpina puzgarriaren hilketa emanaldirako egingo da.
Zozketa datorren asteartean - urtarrilak 31- burutuko da eta sarrerak nori egokitu zaizkion jakiteko, asteazkenetik aurrera web gune honetan kuku egitea besterik ez duzue.
Edozein informazio behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan. Eta oraindik EHAZEko bazkide ez bazara, EHAZEtu zaitez !!
© 2011 EHAZE · Euskal Herriko AntzerkiZale Elkartea
Enparan Dorretxea (3.solairua), Foru Ibilbidea 18, 20730 AZPEITIA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 150097 / 675945734
WAI-A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta